[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]
Aireko kablea Euskal Herrian garraio baliabide ia ezezaguna da, azken hamarkadetan ia desagertzeraino erabateko eraldaketa bizi duelarik. Euskal Herrian bere lehenengo erabilera XX. mendeko hogeigarren hamarkadan suertatu zen eta egun, XXI. mende hasieran, oso gune zehatzetan baino ez da erabiltzen.
Blog honen bitartez, garraio baliabide honek Euskal Herrian izan duen jardunaren inguruko informazioa jaso eta ezagutarazten saiatuko gara.
Xabier Eskisabel naiz eta 2010ko martxoa ezgeroztik Bizkaialdeko Zallan bizi naiz. Ataundarra jaiotzez, beasaindarra heziketaz ta Zallarra bizilekuz.
Kablegintzari buruzko informaziorik bazenute nirekin harremanetan jartzeko emailak -nahieran- erabili ditzazkezue:
xeskisabel abildua gmail puntu com
kablegintza abildua gmail puntu com