Erronkari Ibaxa

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

Nafarroako Lurralde Informazio Sistema SITNA zerbitzuko 1956-57ko hegaldi amerikarra B serieraren ortofoto historikoak erabiliz, Erronkariko Ibaxan orotara hamabi izan dira aurkitu ditudan egur kableen ibilbideak.

Erronkariko Ibaxako egur kableak

Erronkari Ibaxako hamaika kableak. Sakatu neurri handiagoan ikusteko.

Aurkitutako kableen ibilbideak markatu eta .kml eta .gpx formatuetan gordetzeko aukera izan dut SITNAko mapa historikoak kalibratuta daudelako. Alegia, xaguarekin maparen gainean klikatuta, puntu horren long-lat koordenadak lortu ditudalako. SITNAk aukera hori izan ezean ezinezkoa izango litzateke egur kableak aurkitzea. Beraz, nire eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiet SITNAko arduradunei egindako lanagatik.

Espainiako CNIG.es atariko fototekan A serie gisa ezagutzen diren 1945-46ko hegaldi amerikarraren ortofotoak ere eskuragarri daudelarik, tresna hori erabiltzea oso zatarra da SITNAren geruza historikoekin alderatuta. Hala ere, 1956. urtean agertzen diren kable gehienak, 1945-46. urtean ere egon bazeudela ikusi daiteke.

Erronkarin hamabi izan direlarik orotara aurkitu ditudan kableak, horrek ez du esan nahi kable hauek zirenik Erronkarin lanean jardun diren egur kable bakarrak, hala ere, Erronkarriko duela 70 urteko argazkiak errepasatuta, hori ziurtatzeko moduan nagoela esan dezaket.

Erronkarin ere, egur kable instalakuntzak egon ziren Nafarroako beste kokapenetan bezala, Bixente Eskisabel eta Antonio Tellechea enpresaburuak izan ziren egur kableen teknologiaren hasierako sustatzaileak. Jarraian, 1950eko hamarkadan Explotaciones Forestales de la RENFEko teknikari eta adituak Erronkarin agertuko ziren.

Erronkariko egur kable zerrenda hemen eskuratzen dudalarik, azkeneko zenbait ohar: Kableak izendatzeko SITNAko toponimoen geruza erabiliz izendatu ditut, euskarazkoa bada, forma normalizatua erabili dut, hala nola Asolatze lehenetsi dut Asolaze-ren ordez eta gaztelarazkoa bada, bere horretan utzi dut, “Borda de Gixon” esaten dudanaren adibide.

Kableak izendatzerakoan, bi izen edo toponimoz osatua dagoela ikusiko dugu. Lehenengo izena kargalekuari badagokio, bigarrena aldiz, deskargalekuari.

Hemen zerrenda osoa:

  1. Belabartze-Borda de Francisco Mayo.
  2. Belabartze-Selva de Belabartze.
  3. Berroetako Oihana-Borda de Bolant.
  4. Carasol de Otsobieta-Asolatze.
  5. Erroizu-Asolatze.
  6. Erroizu-Borda de Gixon.
  7. Erroizu-Erroizu.
  8. 1970, helikopteroaren ezbeharra.
  9. Rincón de Maze-Asolatze.
  10. Selva Grande-Larratza de Belagua [luzea]
  11. Selva Grande-Larratza de Belagua [motza]
  12. Keleta-Larratza de Belagua.

Esker ona

Eskuragarri jarri ditudan kable hauetatik, hainbaten berri ez neukalarik, beraien berri Antonio Tellechea, Feliciano eta Iurgi Ezkiaga eta Luis Alberto Gorriaren bitartez izan dut.

Guztiei nire esker ona!