[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]
- Luzerak: Kable nagusiak 10.167m. ; iparreko kableak 1.252m. ; hegoaldeko kableak 3.728m.
- Instalakuntzaren urtea: 1940ko hamarkada.
- Kablelaria: Bixente Eskisabel.
- Sustatzailea: El Irati S.A.
- Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea. 1945-46ko hegaldi amerikarra A seriea.
Nafar Pirinioetako egur kablerik luzeena. Bixente Eskisabel sustatzaile eta enpresaburu ataundarrak El Irati S.A. enpresarentzat 1940ko hamarkadan ezarri zuen.
Hiru kablez osaturik zegoelarik, kable nagusiak bere kargalekua Erremendiako basoetan zuen eta deskargalekua aldiz NA-2040 errepidearen ertzean, Orotz-Betelu eta Olaldearen artean.
Beste bi kableak izendatzerakoan, “iparrekoa” eta “hegoaldekoa” gisa izendatu ditut. Azpikaldeko mapan beraien ibilbideak zeintzu ziren aztertu daiteke.
Kablearen ibilbidean agertzen diren puntuak ez dira pilonak, kablearen ibilbidean basoan zuhaitzik gabe 1956-57ko airetiko argazkietan agertzen diren guneak baizik. Pilonak izan zitezken bainan kable ibilbide batean pilonen kokapenak jakitea ia ezinezkoa da: Kontu egin erreferentzia gisa erabili ditudan eta SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko hegaldi historikoko ortofotoek jada 60 urte dituztela eta denbora honetan paisaia izugarri aldatu dela.
Bere ibilbidea honatx: