[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]
- Luzera: 3583m. bataz beste.
- Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
- Kablelaria: Ezezaguna.
- Sustatzailea: Ezezaguna.
- Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea.
Kable honen berezitasunak ezezagunak dira. Kargalekua Kakollako Erreka deitzen den parajearen inguruan kokatzen zen, Aezkoako Ibarrari dagozkion Iratiko Oihanean. Deskargalekua aldiz, Gibelea inguruan, NA-2030 errepidea eta Irati ibaiaren ertzean.
Kablearen ibilbidean agertzen diren puntuak ez dira pilonak, kablearen ibilbidean basoan zuhaitzik gabe 1956-57ko airetiko argazkietan agertzen diren guneak baizik. Pilonak izan zitezken bainan kable ibilbide batean pilonen kokapenak jakitea ia ezinezkoa da: Kontu egin erreferentzia gisa erabili ditudan eta SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko hegaldi historikoko ortofotoek jada 60 urte dituztela eta denbora honetan paisaia izugarri aldatu dela.
Bere ibilbidea honatx: