Geokokatutako ibilbideak

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

Euskal Herrian historikoki martxan egon diren egur kableen zerrenda osatzea da ikerketa honen azken helburua. Ez da lan makala.

Nahiz eta egur kableen erabilera historikoa Nafarroan masiboa izan zen, Euskal Herriko beste hainbat guneetan ere garrantzitsua izan zen baina horien inguruko aztarna gutxi daude. Informazioa zer esanik ez.

Erronkariko ibaxako egur kableak.

Egur kableen ikerketa 2010an hasi nuelarik, 2015era arte ez dut sistematizatu kableen geokokapen zehatza. Edo ahalik eta zehatzena bederen.

2017ko maiatzean bilaketa amaitutzat eman banuen ere, denbora honetan aurkitutako informazio berriari esker zerrenda osatu eta zuzendu egin dut. Hala ere, lanak aurrera darrai informazio berria agertu ahala.

Hiru urte hauetan aurkitu ditudan kableen ibilbideak azpikaldeko koadroan eskuratu ditzazkezu. Nafarroako kableez gain, Irati-Mendibeko kable ezagunaren hogeitabi kablez osaturiko sarea ere eskura duzue. Zuberoako kableak ere laister eskura jarriko ditut.

Fitxategiak, .kml formatuan eta .zip fitxategi konprimatu gisa dituzue eta ez dira oso astunak. 7zip edo antzeko programa batekin deskonprimatuko dituzue.

Zonaldea

Kable kopurua

Google Earth

Aezkoa

24 .kml (.zip)

Altzania

1 .kml (.zip)

Ameskoa

2 .kml (.zip)

Aralar

11 .kml (.zip)

Artzibar

9 .kml (.zip)

Bidasoa/Ultzama

10 .kml (.zip)

Erroibar

9 .kml (.zip)

Erronkari

13 .kml (.zip)

Irati-Mendibe

22 .kml (.zip)

Kintoa

17 .kml (.zip)

Leire

3 .kml (.zip)

Luzaide

Urbasa/Andia

3 .kml (.zip)

Zaraitzu

24 .kml (.zip)

Zuberoa

OROTARA (2018ko maiatzean):

148

Ibilbideak aztertzerakoan zenbait ohar

Aurkitutako ibilbideak sailkatzerakoan, Nafarroako ibarren sailkapen geografikoa jarraitzen saiatu naiz: Erronkariko kableak “Erronkari” fitxategian, Zaraitzukoak, “Zaraitzu” fitxategian… eta horrela denak. Kontua da hainbat kable dagozkien ibarrean gordetzerakoan zalantzak izan ditudala zein ibarretan kokatu.

Esaten dudanaren adibide gisa, nire aitona Bixente Eskisabelek Erremendiatik Orotz-Betelurainoko hamalau kilometrotako kable ezaguna dugu. Bere kargalekua Abaurregaineko Erremendiako inguruetan zuen eta deskargalekua Orotz-Betelu eta Olaldea artean NA-2040 errepide ertzean kokatzen zen.

Hau horrela izanda, eta Orotz-Betelu Aezkoako bailara ez izanagatik, Erremendiako kablea, Aezkoako ibaxari dagokion kable multzoan sartu dut.

Fitxategien izendapenean zenbait ohar

  1. Jeitsi ordenagailura nahi duzun fitxategia.
  2. Ireki deskargaturiko fitxategia GoogleEarth programarekin.
  3. Google Earthean gaudelarik, ezkerreko zutabean fitxategia agertuko zaigu. Fitxategi honek bere barnean dauzkan kableak ikusteko, desplegatu ezkerrean daukan laukitxoa.

Dagokion ibarraren kable guztiak zerrendatuta agertuko zaizkigu eta kable bakoitza identifikatuz sintaxi hau jarraitzen duen izendapena agertuko zaigu:

[Aezkoa] 05 Txangoamendi-LaCalera_NA2030_errepidea_IGN_1946_SITNA_1956

Lehenengo izena, kableari dagokion ibarra da. Obvious.

Zenbakia, ibar horretan kable hau identifikatzeko ezarri diodan zenbakia da.

Lehenengo toponimoa kargalekua da, kasu honetan Txangoamendi.

Bigarren toponimoa deskargalekuari dagokio, kasu honetan Orbaizetako ola zaharrarera iritsi aurretik eta NA2030 errepide aldamenean ezkerretara dagoen “La Calera” parajeari dagokio.

IGN_1946. Honek, kable honen ibilbidea ortoargazki batean agertzen den lehenengo aldia Espainiako IGN zerbitzuko 1946. urteko hegaldian agertzen dela esan nahi du. Hegaldi hau “Amerikar hegaldiko A serie” gisa ezagutzen da.

SITNA_1956. Nafarroako gobernuko SITNAren geruza historiko honetan ere agertzen dela esan nahi du. Hegaldi hau “Amerikar hegaldiko B serie” gisa ezagutzen da.

Informazioaren zehaztasuna: auzolan deialdia

Hemen eskuragarri jarri dudan informazioaren ziurtasuna %90ko zehaztasunarekin bermatu dezaket. Ziurtasuna erabatekoa izate aldera, gai honekiko interesa izan dezaketen Nafarroako mendialdeko bizilagunei dei berezia egiten diet: Ezaguna egingo zaizuen ibarraren fitxategia jaitsi eta ibilbideak errepasatu egin izan ditudan akatsak identifikatu eta jakinaraziz.

Eduki hauek zure ordenagailu zein GPS gailuetara deskargatu ondoren, zure feedback-a post honen iruzkinetan jarriko bazenu, informazioa hobeto zehazteko oso baliagarria izango litzaidake. Eskerrak aurretik, jakina.

Esker ona laguntzaileei

Azkenik, hemen eskura jarri dudan informazioaren zehaztasuna bermatzeko ezinbestekoa da hainbat lagunen laguntza: Auritzen Javier, Garraldan Jesús Mari eta Josetxo, Otsagabian Martín, Izaban Luis Alberto, Iurgi eta Feliciano, Sunbillako Tomás Mutuberria eta Iruñeako Antonio Tellechea.