Ya está disponible la charla que impartí en el día de ayer en el podcast Euskal Politik.
Quisiera agradecer a los responsables del canal el ofrecimiento que me facilitaron para enseñar esta pequeña muestra del patrimonio industrial en su canal.
Archivo de la etiqueta: kablegintza
Aipamena Goiberrin
Inazio ta biok egiten ari garen ikerketa (azken hilabeteetan zertxobait geldirik), Goiberri aldizkariaren 62. alean agertu da. Honatx alea .pdf formatuan.
Artikulua txukuna da bainan oraindik asko dugu ikertzeke. Material asko dugu bilduta, elkarrizketak eginak, orain material guztia hau sailkatu ta historio logiko eta koherentea antolatzea dagokigu. Ea laister zerbait erakusteko moduan gauden.
Vicente Esquisabelen «salvoconductoa» aurkitu dugu.
A ze sorpresa!
Gure aitona zenari aipamena egingo zioten dokumentazioa kontsultatzeko baimena jaso ondoren, atzoko egunean Iruñean egoitza duen Nafarroako Epaitegi Nagusiko artxiboa kontsultatzen jardun ginen Inazio eta biok.
Hainbat paper eta dokumentazio aurkitu genituelarik, 1950ko hamarkadan Irati aldeko inguruetan ibiltzeko baimena ematen zion «Salvoconducto» agiria agertu zitzaigun. Sorpresa mundiala izan zen.Bainan agiri hau eta hainbat informazio bertako langileen laguntza izan ezean ez genituen aurkituko. Bereziki eskertu nahi diegu Iñaki Montoya bertako artxiboko arduradunari eta berarekin batera lanean diharduten Iñaki eta Teresari emandako laguntza eta iradokizunengatik: Langile prestu eta finak ezbairik gabe!
Mila-mila esker Inazioren eta nire partez!!!
Jean Moretti Iparraldearen Orena saioan.
EiTBko Pantxika Delobel kazetariak Mugerren bizi den Jean Morettiri Iparraldearen Orena saiorako eginiko elkarrizketa lortu dugu ta azpikaldean eskuragarri duzue.
Jean Morettiren aita eta osaba italiarrek izan ziren egur kableak Euskal Herrira lehen aldiz ekarri zituztenak. Jarraian, egur ustiapen sistema hau Pirinioetan eta Euskal Herri osoan luze eta zabal hedatu zen.
2012ko ekainaren 2an Jean Morettiren etxera egin genuen bisitan hainbat ikerketa ildo eta ohar berriak luzatu zizkigun.