Jean Morettirekin Mugerren

[Artikulu hau Euskara hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

Kablegintza garraio sistema bezala Euskal Herriko txoko menditsu guztietan izan zela esateko moduan gaude. Ikerketarekin hasi ginen arte zeharo ezezaguna zitzaidan Benafarroako Mendibetik Iratiko ohianera arte zijoan 18km.tako airetiko kable azpiegitura. Bai, 18 km.tako instalakuntza!

XX. mendeko bigarren hamarkadan Pedelucq anaiek sistema hau Euskal Herrira ekarri zuten eta horretarako Moretti anai italiarren laguntza izan zuten. Hau dena, Meg Ostrumen «The surgeon and the sheperd» liburu ziraragarrian azaltzen da. Zinez aholkatzen dizuet.

Kablea Iratin hasten zelarik, Mendibeko zerrategian amaitzen zen eta nagusiki SNCFrako egur trabiesak prestatzen zituzten. Azpikaldean zerrategia izan zen kokagunea mapan ikusi dezakezue. Egun, zerrategi eta kable sistemaz oso aztarna gutxi geratzen dira.

Mendibeko zerrategia airetiko argazki batean.

[googlemaps https://maps.google.es/maps/ms?msa=0&msid=203190032218616247428.0004c1ae4457df297f820&ie=UTF8&t=h&ll=43.128426,-1.139268&spn=0.001879,0.003433&z=18&output=embed&w=640&h=480]

II. Mundu Gerran kable eta zerrategi azpiegitura berriro martxan jarri ziren Belgikatik etorritako lagun baten bidez: Charles Schepens edo «Monsieur Jacques Pèrot» ezizenez ezagunagoa zelarik. Zerrategiko eta kableko langileak bailiran, judutarrak, abiadore britainiarrak, Gestapotik ihesean zijoztenak eta paperak, dokumentazioa… pasa arazten zituzten mugatik barrena.

Kontu hauen inguruan jardun ginen Jean Morettirekin bere etxean. Plazerra eta ohorea izan zen guretzat.

mailmail

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *