[Artikulu hau Euskara hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]
Bixente Esquisabelen inguruan gehiago jakin nahia izan da blog eta baliabide hauek guztiak martxan jartzeko arrazoi nagusia.
Gure aita eta aitona izandakoa, 1899. urtean Ataungo San Gregorio auzoko Artaditxulo baserrian jaio zelarik, 1955eko otsailaren 28an kontestu ez oso garbian Iruñan zendu zen.
GureGipuzkoa.net | Bixente Esquisabel © Sin Restricciones…: Ezezaguna
Euskal Herriko kablegintzan aitzindaria, Ataungo, Nafarroako eta atzerriko hamaika kable instalakuntza sustatu zituen, hala nola, Ansó, Zuriza, Candanchú, Andorra… Bere aginduetara makina bat langile izatera iritsi zen, bere garaian Ataungo «potentatuen» artean izan zelarik.
Bixenteri buruz dakigun guztia blog honetan jartzen saiatuko garelarik, gure ikerkuntzaren inguruan edozein informazio gustora jasoko genuke.
Argazkian Bixente, bere emaztea Donata eta eskubian emakume ezezagun bat ageri dira.