Egilearen artxiboa: Xabier Eskisabel

Vicente Esquisabelen “salvoconductoa” aurkitu dugu.

A ze sorpresa!

Gure aitona zenari aipamena egingo zioten dokumentazioa kontsultatzeko baimena jaso ondoren, atzoko egunean Iruñean egoitza duen Nafarroako Epaitegi Nagusiko artxiboa kontsultatzen jardun ginen Inazio eta biok.

Hainbat paper eta dokumentazio aurkitu genituelarik, 1950ko hamarkadan Irati aldeko inguruetan ibiltzeko baimena ematen zion “Salvoconducto” agiria agertu zitzaigun. Sorpresa mundiala izan zen.Bainan agiri hau eta hainbat informazio bertako langileen laguntza izan ezean ez genituen aurkituko. Bereziki eskertu nahi diegu Iñaki Montoya bertako artxiboko arduradunari eta berarekin batera lanean diharduten Iñaki eta Teresari emandako laguntza eta iradokizunengatik: Langile prestu eta finak ezbairik gabe!

Mila-mila esker Inazioren eta nire partez!!!

Jean Moretti Iparraldearen Orena saioan.

EiTBko Pantxika Delobel kazetariak Mugerren bizi den Jean Morettiri Iparraldearen Orena saiorako eginiko elkarrizketa lortu dugu ta azpikaldean eskuragarri duzue.

Jean Morettiren aita eta osaba italiarrek izan ziren egur kableak Euskal Herrira lehen aldiz ekarri zituztenak. Jarraian, egur ustiapen sistema hau Pirinioetan eta Euskal Herri osoan luze eta zabal hedatu zen.

2012ko ekainaren 2an Jean Morettiren etxera egin genuen bisitan hainbat ikerketa ildo  eta ohar berriak luzatu zizkigun.

Espilla baserriko bi belar kableak.

Abuztuko goiz eder baten bueltan, gaurko egunean Ataungo Arrondon kokatua dagoen Espilla baserriko bi kableen elementu nagusienak argazkitan jasotzeko aukera izan dut.

Espilla baserriko ataria
GureGipuzkoa.net | Espilla baserriko ataria © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Harturiko argazki itxurosoenak GureGipuzkoa.net atarira igo eta argazki galeria honetan ikusi ditzazkezue, geokokapen zehatzak barne.

Espillako Felix Eskisabelekin duela 70-80 urteko kontuetaz jardun, Bixente Esquisabelen goraberen berri eman ta horrela amaitu dugu Ataungo gaurko txangoa.

Disparoa.
GureGipuzkoa.net | Disparoa. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel

Agerre Haundiko belar kablearen bideoak.

Ataun San Martingo Agerre Haundi baserriko belar kablearen bideoak ikusgai ditugu. Aurreko postean bertan hartutako argazkiak erakutsi bagenituen, oraingoan bertan hartutako bideo sekuentzietatik, YouTuben dugun Kablegintza kontupean hiru jarri ditugu ikusgai.

Agerre Haundi gaineko belarditik etxeko ganbararaino belar sortak eta fardoak kablez sartzeko prozesua da bideoetan erakusten dena.

Azpikaldeko sekuentzia, jeitsi genuen lehenengo belar sortakoa da:

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=fzXE5E1iAw0]

Bigarren bideo sekuentzian aldiz, kablearen erdian ganbararaino sartu gabe geratu zen belar sortari bultzatzeko bidali genuen sorta eta fardo bidalketa ageri da. Hala ere, hau ere, ganbarara sartu ezinik geratu zen eta bi bidalketak etxera gerturatu asmoz txirrika bat eskuz bultzatu beharrean izan ginen. Azkeneko prozesu hau azkeneko bideoan ageri da:

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=bqQwCbj901Y]

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=I7OknDDWBD8]

[youtube http://www.youtube.com/watch?v=AoRyV7FYtdU]

Pasadizo hauek guztiak kablearen egoera kaxkarraren medio gertatu zitzaikigun. Kontu egin behar dugu, garraio sistema hau jada ez dela erabiltzen edo behintzat oso arraroa dela berau erabiltzea, ondorioz, kablea erdoila janda eta zeharo lasatuta dago, ondorioz kargak etxera sartzeko prozesua zailtzen delarik.

Bi post hauetan jasotakoa Agerre Haundiko sendiari eskerrak emanaz amaitu nahiko nuke. Beraientzako trastornoa izan baizen kablea martxan jartzea eta beraien burua eskaini baizuten garraio sistema hau berriro martxan jarri eta prozesua argazki eta bideoetan jaso ahal izateko.

Milesker!!