Iratiko aireko kableak IGNFn

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

XX. mendean Nafarroako mendialdeetan izan ziren aireko kableak bilatzeko lanean SITNAko ortoargazkiak ezinbesteko tresna dira.

Egun, 2015eko abenduaren hasieran, eta SITNAren mapei esker, Erronkari, Zaraitzu, Aezkoa eta Kintoa-Erroko kable guztiak geokokatu ditudalakoan nago. Egia da SITNAn agertzen ez diren hainbat kableen ahozko eta idatzizko testigantzak baditudala bainan SITNAn eskuragarri dauden 1956-57ko ortofotoetan ez dira agertzen. Edo nik behintzat ez ditut ikusten.

Bai, jasotzen ari naizen egur kableen ibilbideen informazioa prestatzen amaitzen dudanean, azkeneko helburua informazio hori hemen partekatzea da.

2015eko abuztuan nafar Pirineoetan barrena egin nuen tokian-tokiko lanetik bueltatu nintzenetik dihardut SITNAko ortofotoekin egur kableak bilatzen eta lan neketsua suertatzen ari zait: Lau hilabete daramat kable guztien ibilbideak zein kargaleku eta deskargalekuen koordenadak .gpx eta .kml formatoetan gordetzen. Orduak amaigabeak badira ere, antzinako egur kableen ibilbideak aurkitzea bezalakorik ez dago 😀

Hurrengo egunetan Baztan, Aralar, Urbasa eta Altzaniako kableak geokokatzeari ekingo diodalarik, kokapen hauetan izan ziren egur kableen kopuruak ez dira nafar Pirineoan XX. mende erdialdean zeuden kopuruetara inondik inora gerturatzen.

Frantziako IGNFren mapak, a ze nolako ezustekoa!

SITNAko mapak ordu amaigabeetan kontsultatzen jardun ondoren, zerbitzu hau Nafarroako ortofotoak izango dituen zerbitzu bakarra ez dela otu zitzaidan. IGN espainiarrak ere baditu eskuragarri 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea gisa ezagutzen diren ortofoto berberak, bainan IGNren ortofotokoak kontsultatzeko tresnaren erosotasuna eta erabilerreztasuna ez da inondik inora SITNAren parekoa: lotsagarria da.

Agerikoa den bezala, Espainiak mapen eta ortofotoen zerbitzua badu, Frantziak izatea ere logikoa zen eta a ze nolako aurkikuntza!!

Orotofoto historikoei erreparatuta, SITNAn eta IGN espainiarrean 1956-57ko hegaldi amerikarra B serieko ortofoto historikoak daude eskuragarri soilik. Frantziako IGNFan aldiz, ia hogei hegaldi historikoen ortofotoak ditugu eskuragarri. Serie hauek, bereziki 60 eta 70eko hamarkadetakoak, 1956-57 urteetan oraindik ezartzeke zeuden egur kableen ibilbideak bilatzeko oso baliagarriak suertatu zaizkit.

Mapen xehetasunak

IGNF frantziarraren hegaldi gehienen xehetasun maila SITNAkoa nabarmen gainditzen dute eta zer esanik ez Espainiako IGNkoa.

Gehiago esango dut, IGNFko 1978ko hegaldiko argazki seriean, Abodiko gailurra ipar ixurialdetik hegoalderuntz zeharkatzen zuten egur kableen ibilbideen pilonak ikustea ere iritsi daiteke.

Bainan oraindik txundigarriena dena zera da, Iratiko Akerreriako inguruetan -Casas de Irati inguruan- 1968. urteetan lanean izan zen egur kabletik zintzilik zeuden enborrak basoan irekitako bidezkan ikustea ere iritsi daiteke. Hoberena argazkietan ikustea izango da.

Azpikaldeko argazkiaren gainean sakatu dezazun aholkatzen dizut, hartara, argazki originala jaitsiko duzu, bainan azti, 16.5MB.tako fitxategia baida.

Foto original de

1968-07-26ko hegaldiaren argazki originala. Zona de Akerreria-Casas de Irati. Jatorria: IGNF.

Gaikaldeko irudian Casas de Iratiko zonaldea zabalduko badugu, gauza interesgarriak ikusten hasiko gara…

Irudi honekin ere gauza berbera, bere gainean sakatzen baduzu, 2.2MBko fitxategia eskuratuko duzu.

Trayectoria cable Akerreria

Akerreriako kablearen xehetasuna. Jatorria: IGNF.

Gaikaldeko irudian kargalekua, deskargalekua eta basoan irekitako kalea zeharkatzen zuen kablean zintzilik zeuden enborrak gorriz nabarmendu ditut.

Xehetasun maila hau IGN espainiarrean ez du dugu inondik inora aurkituko. Hala ere egia da argazkia hartu zuen hegazkina Iratiko gune horren gainetik pasa zen une zehatzean kablean lanean izan behar duela. Ikusi ditudan ortofoto historiko guztien artean -eta makina bat ikusi ditut jada- enborrak ikusteko aukera dagoen bakarra izan da.

Esandakoa. Epe motzean, aurkitu ditudan egur kableen ibilbideak publikatzeari ekingo diot.

mailmail

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude