Vicente Esquisabelen “salvoconductoa” aurkitu dugu.

[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]

A ze sorpresa!

Gure aitona zenari aipamena egingo zioten dokumentazioa kontsultatzeko baimena jaso ondoren, atzoko egunean Iruñean egoitza duen Nafarroako Epaitegi Nagusiko artxiboa kontsultatzen jardun ginen Inazio eta biok.

Hainbat paper eta dokumentazio aurkitu genituelarik, 1950ko hamarkadan Irati aldeko inguruetan ibiltzeko baimena ematen zion “Salvoconducto” agiria agertu zitzaigun. Sorpresa mundiala izan zen.Bainan agiri hau eta hainbat informazio bertako langileen laguntza izan ezean ez genituen aurkituko. Bereziki eskertu nahi diegu Iñaki Montoya bertako artxiboko arduradunari eta berarekin batera lanean diharduten Iñaki eta Teresari emandako laguntza eta iradokizunengatik: Langile prestu eta finak ezbairik gabe!

Mila-mila esker Inazioren eta nire partez!!!

mailmail

Iruzkin bat “Vicente Esquisabelen “salvoconductoa” aurkitu dugu.” bidalketan

  1. Iñaki Montoya

    Ez horregatik. Gure lana da eta plazer bat izan zen.

    Zuei ere eskerrak eman behar. Horrelako ikerlariei esker artxiboaren garrantzia eta balioa zabaltzen da.

    Ikusi arte

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude