[Artikulu hau Español hizkuntzan ere irakurri dezakezu.]
- Luzera: 3617m. bataz beste.
- Instalakuntzaren urtea: Ezezaguna.
- Kablelaria: Ezezaguna. Aidanez, Garaioako langile koadrilla batek ezarri zuen.
- Sustatzailea: Ezezaguna.
- Ikusgai: 1956-57ko hegaldi amerikarra B seriea. 1946ko A serierako, 1946ko uztailaren 31an zonalde honetan egindako hegaldian ez da agertzen.
Kargalekua Martxateko parajean Berrendiko mendizerraren azpian zegoelarik, Berrendi igotzen zuen Oilokiateko lepotik eta deskargalekua Orbarako herrigunetik oso gertu Irati ibaiaren ertzean Azpilinguako parajean kokatu zen.
Kablearen amaiera Iratiren ertzean ezarri zen, kable bitartez ustiatutako egurra ibaian behera pantanada batean -edo hainbatetan- garraiatu zedin.
Kable honekin ustiatu zen egurra Bixente Eskisabelek erosi zuen ziurrenik, ondoren El Iratiri saltzeko. Informazio hau mendi honen ustiapenean lan egin zuen Juan Eguinoa Dulceren bitartez eskuratu dut.
Bere ibilbidea honatx: